San Joan eta San Fermin, bertsotan

2018/07/10
Leioako eta Lesakako zein Iruñeko jaietan izandako bertso-saioak grabatu ditu Bertsoa.eus atariak.

Plazaz plaza dabil Bertsoa.eus eta "jaiak non, bertsoak han" premisari kasu eginez, Leioako San Joan jaietako bertso jaialdia eta Lesakako zein Iruñeko sanferminetako saioak harrapatu ditu Bertsoa.eus atariko kamerak. Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria eta Paule Ixiar Loizaga aritu ziren kantuan Leioan, Beñat Vidalek jarritako gaiei erantzunez; Lesakan, Ander Fuentes "Itturri", Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Xabier Terreros aritu ziren kantuan, Eneko Fernandez gai-jartzaile lanetan zela; eta, Iruñean, Amets Arzallus, Eneko Lazkoz, Miren Amuriza eta Xabi Maia izan ziren bertsotan, uztailaren 9an, Fernando Anbustegik gidatuta.

Oraindik ere izango dira gehiago: udako agenda gainezka da eta haren berri ere emango dizu Bertsoak.

Lesakako saioko hautaketa, aste honetan.