Osinaldeko eta Plazatik Gaztetxerako bertsoaldiak, sareko plazan

2019/04/30
Zumaiako santelmoetako saioko aleak ere bildu ditu Bertsoa.eus atariak.

Larunbatean jokatu ziren Gabiriako Osinalde elkartean izen bereko sariketako finala, eta Debako gaztetxean Plazatik Gaztetxera txapelketakoa. Joanes Illarregik irabazi zuen lehena; eta Irati Alcantarillak, bigarrena. Bi saioetako bertsoaldiak entzungai izango dira aste honetan www.bertsoa.eus atarian.

Bestalde, bertsozaleen ohiko hitzordua izaten da Zumaiako santelmoetako saioa: hango aleak ere bildu ditu sareko plazak, eta jada gozagai daude webgunean.

Eta, noski, bertsolaritzaren inguruko beste hainbat albiste ere ekarriko dizkizu Bertsoa.eus atariak.

Zumaiako bertsoaldiak, sarean jada.