Osinalde eta Plazatik Gaztetxera finalak, Bertsoa.eus atarian

2019/04/23
Asteburuan izango diren gainerako bertso saioak ere ezagutuko ditugu sareko plazaren eskutik.

Aurretik kanporaketa saioak eginda, final egunak izango dituzte asteburuan Plazatik Gaztetxera eta Osinalde sariketek: biak ere larunbatean, bata Debako gaztetxean jokatuko da, eta, bestea, Gabiriako Osinalde elkartean. Azken saio hauei dagokien informazioa www.bertsoa.eus atarian topatuko duzu, eta han jazoko dena ere jasoko da gerora sareko plazan.

Bestalde, Derioko bertso afarian bertso aleak erein zituzten Etxahun Lekue, Igor Elortza eta Oihana Bartra bertsolariek, eta horiek ere bildu ditu Bertsoak; Iratxe Ibarra aritu zen gai jartzaile lanetan.

Edonon zaudela ere, gozatu sarean bertsolaritzaz!

Derioko saioan eskainitako bertsoaldiak ere entzungai.