Orioko txandak zabalduko du Bertso Udalekuen denboraldia, bihar

2018/07/06
Uztailaren 13ra arte izango dira udaleku hau aukeratu duten gazteak Itxaspe baserrian. Jarraian etorriko dira beste lau txandak: Irañetakoa, Muxikakoa, Idauze-mendikoa eta Zuhatzakoa.

San Ferminei begira jarri dira asko, baina beste zenbaitek udako beste plan bat dute buruan: Bertso Udalekuetara joatea, alegia. Bihar zabalduko da 2018ko denboraldia Orioko txandarekin. 12-13 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte uztailaren 7an hasi eta 13ra bitarte.

Gero, beste lau txanda izango dira: Irañetan (Nafarroa), Muxikan (Bizkaia), Idauze-mendin (Zuberoa) eta Zuhatzan (Araba) izango dira udalekuak. Uztailean izango dira gehienak eta azkena, Zuhatazakoa, abuztuan. Guztira, 200 bat lagunek eman dute izena, 9 urtetik hasi eta 18 urtera bitarte.

Aisialdiko ohiko ekintzak egitearekin batera, mendi irteerak eta jolasak, bertsolaritzaz gozatzeko parada bikaina izango dute gazteek; eta, tartean milaka abentura eta sorpresa...ziur! Ondo pasa!

San Fermin Egunarekin batera abiatuko dira Bertso Udalekuak Orion.