Orioko edo Muxikako Bertso Udalekuetara joan nahi?

2015/05/25
Bertso Udalekuek piztu duten interesa dela eta, lagun gehiagok parte har dezaten ahalegina egin dugu; interesa duenak eman dezala izena ekainaren 4a baino lehen.

Izen-emateak izan duen arrakasta ikusita, bigarren aukera bat eskainiko diegu Bertso Udalekuetan parte hartu nahi duten gazteei: Orioko eta Muxikako udalekuetara batu ahal izango dira.

Interesa duena azkar ibili dadila: ekainaren 4ra arte dago izena emateko aukera. Orioko txanda 12-14 urtekoei zuzenduta dago eta uztailaren 3tik 12ra izango da egonaldia. Muxikan 9-11 urteko haurrak elkartuko dira abuztuaren 2tik 9ra. Bertso Udalekuetan herrialde ezberdinetako haurrak elkartu eta bertsolariak ezagutzeko aukera izango dute.

Informazioa eta izen ematea, lotura honetan eta 943 694 129 zenbakian.

Iazko bertso-udalekuetan, Zuhatzan