<!DOCTYPE html> Onintza Enbeita elkarrizketatu du Bertsoak — Bertsozale Elkartea

Onintza Enbeita elkarrizketatu du Bertsoak

2017/06/20
Muxikako bertsolariarekin izandako solasaldia ostegunean izango da ikusgai eta entzungai. Astearen hasieran bertsoaldiak ere plazaratuko dira sareko plazan.

Onintza Enbeita bertsolari muxikarrarekin izan du hitz aspertua Bertsoak eta kontatutakoak entzungai izango dira ostegunean www.bertsoa.eus atarian. Bere ibilbideaz zein etorkizun hurbileko asmoez eta, oro har, bertsolaritzaz aritu da bizkaitarra.

Udan jaiak areagotzearekin batera, horietan horren ohiko diren bertso jaialdiak ere gehituz doaz eta horietako bietan ereindako aleak jaso ditu Bertsoak: Soraluzeko zein Ereñotzuko saioetako bertsoaldiak plazaratuko dira astearen hasieran. Astea amaitzeko, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldi gogoangarri bat berreskuratuko da ostiralean.

Eta horretaz gain, bertsolaritza munduak bat-batean dakarrena ere jarraitu ahal izango duzu Bertsoan, sareko plazan.

 

Soraluzen egindako Udaberriko saioko bertsoaldiak sarean daude.