Nafarroako Bertsolari Txapelketako protagonistak, Bertsoan

2017/04/11
Finala amaitu eta berehala Julen Zelaieta, Eneko Fernandez, Xabi Terreros, Xabi Maia, Aimar Karrika, Ander Fuentes "Itturri" eta Eneko Lazkoz bertsolarien lehen inpresioak jaso ditu sareko plazak. Horrez gain, Julio Soto txapeldunari egindako elkarrizketa luzea sareratuko da gaur bertan.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako protagonistei egindako elkarrizketekin batera finaleko bertsoaldirik onenak ere eskuragarri jarri ditu jada Bertsoak.

Txapelketaz harago, besteak, beste, asteazkenean Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran bertsolariak Argentinan barna egiten ari diren bertso-bidaia baten berri  emango da eta, ostiralean, Aberri Egunaren harira, Xabier Amurizak eta Jon Lopetegik garai batean jarritako bertsoak ekarriko dizkigute gogora.