<!DOCTYPE html> Nafarroako Bertsolari Txapelketa, taldekako lehiak eta Eskolartekoa, BertsoZalean — Bertsozale Elkartea

Nafarroako Bertsolari Txapelketa, taldekako lehiak eta Eskolartekoa, BertsoZalean

2017/02/10
Bertso Udalekuen txandak laster jakinaraziko dira, hurrengo alean; aurrez, begirale, sukaldari edo zuzendari aurkeztu nahi dutenen izen-ematea zabalduko da.

Bertsolaritzaz han eta hemen gozatzeko eskaintza zabala du esku artean Bertsozale Elkarteak datozen asteetarako: txapelketak, taldekako norgehiagokak, Eskolartekoa...

181. alearen azala hartu du Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Pasa den otsailaren 4an aurkeztu zen eta datorren larunbatean hasiko da. Inoizko parte-hartze handienarekin dator aurtengoan: 35 bertsolarik hartuko dute parte eta horietako zortzi izango dira Iruñeko Anaitasunan gauzatuko den finalean, apirilaren 8an.

Bitartean, taldekako txapelketak izango dira bai Gipuzkoan eta baita Bizkaian ere. Gipuzkoako 38 taldeek pasa den astean hasi zuten Herriartekoa eta Bizkaiko Taldekakoak gutxi barru jarraituko du bide bera. 

Eskolartekoa ere laster hasiko da; aste honetan bertan Gipuzkoan, eta jarraian beste lurraldeetan. Ekainaren 10ean izango da Euskal Herri mailako festa handia. Eta hura amaituta udan bertsolaritzari eta aisiari loturiko plana nahi duenak, Bertso Udalekuetan izango du abagune aparta: txanden informazioa eskainiko da datorren alean, baina aurrez, begirale, sukaldari eta zuzendari izan nahi dutenak aurkezteko izen-ematea zabalduko da berripaperak gogorarazten duen moduan.

Nahia Sascok Mikel Laboa Sariketan botatako agurra, Aitor Albisturren puntua eta Ahots baten sormen egonaldiko Poto-finixa 181. BertsoZalean.

Nafarroako Bertsolari Txapelketak hartu du berripaperaren azala