Martxoaren 11n zabalduko da Bertso Udalekuetan izena emateko epea, bertso-eskoletako gaztetxoentzat

2013/03/04
Izena emateko bi epe zabalduko dira: bertso-eskoletako gaztetxoentzako martxoaren 11tik 27ra, eta gainerako kideentzako apirilaren 2tik 30era.

Aurten ere 245 gaztetxok eta 45 begiralek izango dute udalekuez gozatzeko aukera. Txandak uztailean eta abuztuan izango dira, herri hauetan: Bidarrai, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatza.

Etorri ez etorri zalantzan daudenentzat, iazko udalekuetako bideoak ikusgai daude.

Informazioa eta izen-ematea: www.bertsozale.com / 943 69 41 29