Manex Agirrezabal, Bertol Arrieta eta Jexux Larrañagaren hitzaldiak azaroaren 6an

2013/10/30
Mintzola Fundazioak antolatuta, udazkenean zehar gauzatuko den munduko kantu inprobisatuari buruzko jardunaldien baitan arituko dira, azaroaren 6an, arratsaldeko 19:00etan hasita, Amasa-Villabonako Subijana Etxean. Sarrera doan izango da.

AZAROAK 6

  KOKAPENA: Manexek 1986z geroztikako txapelketa nagusiak ikertu ditu, ondorio batzuk atera eta abar. Alderdi eta ondorio interesgarrienak edo deigarrienak aipatuko ditu. Jexuxek berriz, Txapelketa Nagusiaren finalari buruzko antropologia tesia aurkeztua du arestian, EHUn; Cum Laude maila eman zioten. Ikerketa horren mamia eta ondorioak azalduko ditu Jexuxek.
   
19:00 1986-2009 urteen arteko Txapelketa Nagusien azterketa. Manex Agirrezabal eta Bertol Arrieta. Bertsolaritza ikerlaria. Doktore gaia
19:45 Jolas sakona . Jexux Larrañaga, antropologian doktore.
20:30 MAHAI INGURUA: Manex Agirrezabal, Bertol Arrieta eta Jexux Larrañaga

www.mintzola.com