Luzia Alberroren tesiaz, Bertsoan

2016/01/11
"Bertsolarien ahoz. Modernizazio prozesua eta identitate bideak. Gipuzkoa 1830-1936" izena du Alberroren lanak. Sei bertsolarien bertso-paperak ikertuta, modernizazioak herritarrei nola eragin zien hausnartu du Alberrok.

Bertsoaldiek, egunerokoan sortzen diren albisteek eta datozen ekitaldiek osatuko dute Bertsoaren eskaintza aste honetan ere. Luzia Alberrok Bertsolarien ahoz. Modernizazio prozesua eta identitate bideak. Gipuzkoa 1830-1936 tesia aurkeztu berri du Deustuko Unibertsitatean. Garai horretako sei bertsolariren lanak hartu ditu iturritzat Alberrok eta haien bidez modernizazioak herritarrengan zein eragin izan zuen aztertu du. Bertsoak lan honengan jarriko du arreta asteazkenean.

Bertsolariek eguberriei nola abesten dieten eta umorearen eta boterearen arteko harremanaren inguruan hausnartuko du Bertsoak ostegunean ikus-entzunezko banatan. Bestalde, bertsoak ere ez dira faltako, eta astelehen eta asteartean Durangoko eta Hernaniko saioak izango dira entzungai; baita, ostiralero moduan, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz berreskuratutako duela zenbait urteko bertsoaldia ere.

Eta adi! Arabako Kuadrilla Artekoa eta Nafarroako Bardoak hurbil baitira eta horiek ere jarraitu ahal izango ditugu Bertsoan.

Durangoko bertsoak jada entzungai daude Bertsoan