Loiuko eta Eibarko saioetako bertso aleak, Bertsoa.eus atarian

2019/10/01
Bertsolaritzaren inguruan gertatzen direnak ere ezagutuko ditugu sareko plazaren bidez.

Pasa den ostiralean Eibarren eta Loiuko Lauroeta auzoan izandako emanaldietan izan zen Bertsoa.eus, eta biak izango dira sarean aste honetan. Lehena, bertso saio musikatua izan zen, eta Beñat Gaztelumendi, Jokin Bergara, Manu Goiogana eta Miren Artetxe izan ziren kantuan, Araitz Bizkai eta Gari Otamendi musikariekin batera, eta Maite Berriozabal gaiak jartzen zela.

Bigarrenean, Loiuko Lauroeta auzoan izan zen horretan, berriz, Etxahun Lekue, Jone Uria, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia aritu ziren; Iñaki Beitia Arbilduk jarri zituen gaiak.

Saio hauetako ale onenak eskaintzeaz gain, hamaika kontu ekarriko ditu aste honetan ere sareko plaza digitalak.