Lizardi eta Basarri Sarien ingurukoak bildu ditu Bertsoak

2015/09/07
Gernika-Lumon eta Hondarribian izandako bertsoaldi onenak ere izango dira ikusgai

Uda osoan zehar gelditu gabe aritu da sareko plaza, han eta hemen bertsoak bilduz eta gaurkotasunari arreta jarriz. Akidurari tarterik eman gabe, gogoz ekin dio Bertsoak ikasturte berriari.

Iragan ostiralean burutu zen Lizardi Sariaren finala Zarautzen; Haritz Mujika asteasuarra izan zen irabazlea. Haren hitzak eta saioan botatako bertsoaldi onenak argitaratuko ditu sareko plazak asteartean eta asteazkenean. Basarri Sariko bi sariak, berriz, Ekaitz Goikoetxearentzat izan ziren; bertso sorta irabazleak irakurgai daude Bertsoaren atarian eta beasaindarrari eginiko elkarrizketa ere zintzilikatuko da asteazkenean.

Gernika-Lumoko eta Hondarribiko saioetan bildutako bertsoaldiak ere izango dira ikusgai eta entzungai, eta nola ez, ostiralean atzera begirakoa egingo du Bertsoak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz. Donostiako estropadekin izango du lotura aste honetakoak.

Horiek eta bat-batean sortzen diren beste hainbat kontu izango dituzue Bertsoan, sareko plazan.

Sareko plazak adi jarraitzen du bertsolaritzak dakarrena