Lasarte-Oriako eta Zallako hautaketa, Bertsoa.eus atarian

2019/06/04
Eta bertsolaritzaren bueltan jazotakoak ere jarraitu ahal izango dituzu bertsoa.eus atarian.

Lasarte-Oriako Zabaleta auzoan izan ziren bertsotan larunbatean Ane Labaka, Asier Azpiroz, Beñat Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus, Uxue Loinazek jarritako gaiei erantzunez. Hautaketa jada ikusgai eta entzungai dago bertsoa.eus atarian.

Ez da, ordea, saio bakarra izango: bezperan, maiatzaren 31n, saioa izan zen Zallan ere, eta Ander Ucelay, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal izan ziren kantuan; gaiak jarri zituen Jon Martinezek. Horiek ere aste honetan izango dira sareko plaza digitalean.

Eta, noski: bertsolaritzaren bueltan jazotako hamaika kontu ere ekarriko ditugu pantailara.

Lasarte-Oriako saioa, jada, ikusgai.