Larunbatean egingo dugu Batzar Nagusia

2019/04/03
Berrizen izango da, 11:00etan, kultur etxe zaharrean.

Aurreko urtean egindakoak gogoratu, ondo biribildu, eta aurrera begirako egitasmoak aurkezteko urteroko batzarra egingo dugu bazkideok. Apirilaren 6an, larunbatean, izango da Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen ohiko Batzar Nagusia Berrizen (Bizkaia); 11:00etan hasiko da hitzordua, kultur etxe zaharrean.

2018ko memoria eta balantzea, 2019ko egitasmoaren eta aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena, eta elkartearen gogoeta estrategikoaren ondorioen aurkezpena eta onarpena gauzatuko da.

Zure zain izango gara, bazkide!

 

Iaz Iruñean egin genuen.