Larunbatean aurkeztuko dute Señora Sariketa
Apirilaren 18an aurkeztuko da VI. Señora Sariketa, Legazpiko gaztetxean. Bazkariaren bueltan elkartuko dira 14:00etan, eta bazkalondoa Maider Arregi Markuleta eta Oihana Arana Cardenal bertsolariek girotuko dute, Uxue Fernandez Lasaren gaiek lagunduta.
Bazkalostean egingo da aurtengo sariketaren aurkezpena, eta hantxe iragagarriko dira VI. Señora Sariketaren inguruko xehetasunak eta berrikuntzak. Izan ere, hainbat berrikuntzarekin dator sariketa. Alde batetik, señora kamisetak egin dira aurtengorako, eta eskuragai daude lotura honetan. Beste alde batetik, martxan da I. Señora bertso-paper sariketa. Emakume eta sexu-genero disidenteei zuzendutako sariketa izango da, gaia librea izango da eta lanak banaka zein taldeka aurkez litezke. Maiatzaren 7a da bertso-sortak aurkezteko azken eguna eta sari banaketa finalaren egunean izango da.
Bertso bazkarirako izen ematea senorasariketa@gmail.com helbidera idatzita edo formulario hau beteta egin daiteke. Bazkaria begetarianoa izango da eta 15 euro (prekarioa) edo 20 euroko prezioa izango du; ordainketa egunean bertan egingo da, sarreran.