Larraldea etxera bidaia, bihar

2020/06/16
Gainera, pasa den astean izandako bertso irakasleen saioko hautaketa ere eskura dago www.bertsoa.eus atarian, eta potokasta Xabier Antiaren ahotik.

Bertsularien Lagunak elkarteak egoitza duen Senpereko Larraldea etxera egingo dugu bidaia bihar: Aitor Servier, Maddi Sarasua, Odei Barroso eta Ramuntxo Christy ariko dira bertsotan, Aritz Bidegain gai-jartzaile lanetan dela. Bihartik aurrera izango da saioa ikusgai eta entzungai www.bertsoa.eus atarian.

Bestalde, pasa den astean ikasleentzako egindako saioko hautaketa ere eskura dago webgunean: Amaia Agirrek jarritako gaiei erantzuten aritu ziren Ander Elortegi, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Peru Abarrategi eta Saioa Alkaiza.

Eta aste honetan potokasta, Xabier Antiaren ahotik: teilatu gainera igo gara bertsotan aritzeko eta kontuak esateko.

Aste on!