Lankuk bere webgunea berritu du

2023/01/31
Plazaren kudeaketa errazteko asmoz www.lanku.eus atariak antolatzaileen esku tresna berritua jarri du. Edozein estilotako bertso saio edo ikuskizun berezi antolatzeko atari berrian murgildu besterik ez duzue egin behar.

Garai berrietara egokitzeko eta plazaren kudeaketa errazteko helburuz berritu du Lankuk bere ataria. Saioak antolatzeko bideak erraztu eta saio mota desberdinen azalpenak dakartza webgune berriak. Modu horretan antolatzaileek beren gustoko ekintza antolatu ahal izango dute. Aukeren artean daude: jaialdiak, librekoak, bertso bazkariak eta afariak, musikatuak, Ez da kasualitatea, bertso saio literarioak, Bertso jasa bat-bateko jolasa, Orainmenean...

Atal berria ere badu www.lanku.eus atariak: Bertsolarien atala. Antolatzaile bakoitzak osatu nahi duen bertso saioa osatzeko bertsolarien katalogo edo zerrenda. Herrialdearen eta adinaren arabera ikus daitezke bertsolariak. Baita, bertsolari bakoitzaren biografia Xenpelar Dokumentazio Zentroko Bertsolarien Datu Baseari esker. 

Lankuren lehentasuna bat-bateko bertso plaza da eta bertsoa oinarri hartuta, kultur adierazpideekin esperimentatuz urratsak ematea. Sartu webgune berrira eta eraman bertsoa zure herrira.