Korrikaren lekukoa eraman nahi duen bazkide bila
Martxoaren 19an hasi da 24. Korrika, Atharratzen, eta Bilbon amaituko da handik hamar egunera, martxoaren 29an. Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena.
Bertsozale Elkarteak bat egiten du ekimenarekin, eta pizkunde berrirako herri gogoa pizteko baliagarri den egitasmo honetan lekukoa eramango du Hazparnen, Korrika hasten den egunean bertan, iluntzeko 22:30 eta 23:30 bitartean.
Lekuko eramalea bazkidea izango da. Horretarako izen-emate galdetegi hau osatu da. Bete formularioa eta parte hartu lekukoa eramateko zozketan! Martxoaren 17ra arte egongo da izena-emateko aukera eta egunean bertan jakinaraziko dugu nork eramango duen. Xehetasun guztiak orduan emango zaizkio bazkide sarituari.
Bertsozale Elkartearen proiektua komunitatetik sortzen da, komunitatearentzat. Horregatik, komunitateko kide diren eta proiektua babesten duten horien artean zozketatuko dugu lekuko eramaletza. Eskerrik asko eta zorte on!