Julen Zelaieta eta Iñaki Gurrutxagarekin aritu ziren bertsotan Orioko 2. txandan

2013/07/18
Atzo bertso saioa izan zuten Orioko bertso-udalekuko 2. txandan. Julen Zelaieta eta Iñaki Gurrutxaga etorri ziren bisitan, eta gaztetxoekin jolastu ondoren bertso afaria egin zuten. Gaur Zumaiara egingo dute txangoa. Orain arte Orioko hondartzan eta kaian bainatzeko aukera izan dute, herrian barrena pista jolasak egin dituzte, elkarte gastronomikoan bazkaldu... eta bihar, ostirala, Oskar Estangaren bisita jasoko dute, kantagintza landu eta txandako kantua grabatzeko.

Orioko 2. txanda hau Nafarroako Udaletako Euskara Teknikarien Sarearekin antolatzen du Bertsozale Elkarteak, eta Euskal Herriko herrialde ezberdinetako 42 gaztetxo daude egonaldian. Begirale taldea: Beñat Vidal (zuzendaria), Asier Azpiroz, Edurne Errea, Iker Pastor, Jone Uria, Paula Amilburu. Sukaldariak: Txomin Azpiroz eta Amaia Urkola.