Josu Goikoetxeari elkarrizketa, Bertsoan

2017/02/22
Abra sariketaren berri eman eta Arabako eta Nafarroako txapelketetako aleak ere bildu ditu aste honetan sareko plazak.

Aste honetako elkarrizketa Josu Goikoetxea gai-jartzaileari egin dio Bertsoak. Gaur bertan aurrerapena zabaldu da eta bihar solasaldi osoa ikusi eta entzun ahal izango da.

Astearen hasieran Abra sariketaren berri izan genuen sareko plazaren eskutik eta Arabako zein Nafarroako Bertsolari Txapelketen jarraipena ere egin daiteke Bertsoan: bi txapelketetako azken saioetan botatako bertsoaldiak entzungai daude. Bestalde, Lezoko Gezala aretoan egindako jaialdiko aleak ere zabaldu ditu.

Astea amaitzeko, Hitzetik Hortzeran izango dugun menua aurreratuko digu Bertsoak eta, nola ez, inauteriak izanda, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin berreskuratutako Bertsoaldi Historikoak izango du festa, kolore eta mozorrotik zeozer.

Nafarroako zein Arabako txapelketetako bertsoaldiak, ikusgai.