Sanjuanetako eta sanpedroetako bertsoaldiak, Bertsoan

2016/07/04
Hastear dauden sanferminetan eta Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketan ere jarriko du begirada sareko plazak.

Jaiak non, bertsoak han eta baita Bertsoa sareko plaza ere. Aste honen hasieran berriki Mungian eta Tolosan izandako saioak izango dira entzungai eta datozenak ere iragartzeko tartea hartuko du Bertsoak: Algortako saio mundiala eta Iruñean sanferminetan izango den bertsolaritza eskaintza zabala.

Bestalde, Europa bat-batean laster izango da gurean eta sareko plazak jarraipena egingo dio hurbiletik; aurretik, egitasmoaren inguruko xehetasunak aletzen jarraituko du eta duela zenbait urte egindako kulturarteko topaketa bat ere berreskuratuko du Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz.

Mungiako bertsoaldiak ikusgai