Ireki da Bertso Udalekuetako izen-ematea

2022/03/07
Bertso-eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman ahalko dute izena gaurtik aurrera. Martxoaren 24an hasiko da gainerako lagunentzako izen-ematea.

Amaiurren, Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen izango dira 2022ko Bertso Udalekuetako txandak, guztiak uztailean. Bertso-eskolako gazteek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman ahal izango dute izena (elkarteko bazkide egin zaitezke hemen) gaur hasi eta martxoaren 21era arte; egun horretako 12:00etan amaituko da.

Behin epe hori pasata, izena emateko txanda gainerako lagunei ere zabalduko zaie; zehazki, martxoaren 24ko 10:00etatik apirilaren 7ko 12:00ak arte. Izena emateko www.bertsozale.eus atarian argitaratu den izen-emate orria bete behar da.

Eman izena Bertso Udalekuetan orain

Maiatzaren hasieran esango zaie izena eman dutenei txandarik egokitu ote zaien, eta orduan emango da taldeen osaketaren berri.

Unean unean, indarrean dauden neurriak jarraituko dira udalekuetan. Galderak izanez gero, deitu +34 943 694129 telefono zenbakira (astelehentik ostiralera, 10:30etik 13:30era) edota idatzi helbidera.

 

Bost txanda dituzte aukeran gaztetxoek. / XDZ