Irakurri al duzu otsaileko BertsoZalea berripapera?

2019/02/15
Eskolartekoa, Bertso Udalekuak, Bizkaiko Taldekakoa eta Arabako eta Nafarroako Bertsolari Txapelketak ditu gai nagusi hilabete honetako aleak.

Bertsozale Elkartetik bazkideen etxera egin ohi duen hilabeteroko bidea bete du otsaileko berripaperak. Azalean, gaur bertan Gipuzkoan abiatuko den Eskolartekoa. Ekainaren 8an izango du finala egitasmoak, Saran, eta han elkartuko dira lurraldeetako parte hartzaileak; aurretik, ordea, bere bidea egingo du lurraldeetan, eta horretan goiztiarrena Gipuzkoako egutegia izango da: gaur bertan ekingo zaie bat-bateko saioei, Ibarran.

Helduagoentzako txapelketak ere, aukeran: Arabako eta Nafarroako txapelketak pasa den asteburuan hasi ziren eta Bizkaiko Taldekakoa ere abiatzear da. Horien inguruko aurrerapena badakar aleak, eta gehiago jakin nahi izanez gero, elkartearen webgunean bertan topatuko duzu informazio gehiago.

Udari begira ere jarri gaitu argitalpenak. Bertso Udalekuetan izango diren txandak aurreratzeaz gainera, hezitzaileen izen-ematea ere ireki du: begirale, zuzendari edota sukaldari zein begirale gisa praktikak egin nahi dituztenek izena eman beharko dute martxoaren 4a baino lehen. Gero, apirilaren 5ean emango zaie izena eman dutenei lantalde osaketaren berri.

Eta noski: aukeratutako bertsoa, Koplak, Poto-Finixa eta Puntua Jarrita ere ez dira falta.

Irakurri 201. zenbakia orain!

Hilero halarazten zaie berripapera bazkideei.