"Inprobisazioa eta umorea eskenategian" tailerra egingo da ekainaren 28tik 30era. Izen ematea zabalik dago

2013/04/12
Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak sorkuntzari begirako formazio tailerra antolatu du. Oihulari Klown taldeko Virginia Imaz eta Karmelo Muñozek eskainiko dute tailerra: "Inprobisazioa eta umorea eskenategian" deritzo, eta asteburu pasako formatua du. Ekainaren 28tik 30era egingo da Bergarako Aibar baserrian (Oihulari Klownen aterpetxean).

Imazek eta Muñozek, umorea egiterakoan eta oholtzara igotzeko prestaketan, genero ikuspegia hartzen dute kontutan, oinarritik. Genero perspektiba eta sorkuntza uztartzen dituzte, beraz.

Norberaren benetako "ni" hori (edo norberaren "ni" onena) topatzeko tailerra da, beti umorea oinarri dela.

Hainbat alor landuko dira tailerrean: entzutea, metafora, disponibilitatea, arnasa, literalak, sortzeko jarioa, huts egiteen kudeaketa, hutsuneetatik irteteko estrategiak, gorputza errekuperatzea, eta abar.

"Inprobisazioa eta umorea eskenategian" tailerrari buruzko informazio zehatza:

  • Datak: ekainak 28, 29 eta 30.
  • Lekua: Aibar Baserria (Oihulari Klownen aterpetxea)
  • Partaideak: bertsolari zein zaleak, 14 kide.
  • Tailerra "mixtoa" izango da: emakume eta gizonak elkarrekin lantzekoa.
  • Taldea osatzea: izena emateko ordena hartuko da kontutan, eta genero oreka zainduko da.
  • Matrikula (25 ordu) eta egonaldia (jana eta loa): 100€

*Bertsozale Elkarteak lagundutako ekimena da (partaideko kuotaren erdia lagunduko du Elkarteak).

  • Izena emateko epea: apirilaren 11tik maiatzaren 5era.

Iazko edizioko irudi bat