Ikasturteko lehena iritsi zaigu bazkideoi

2019/09/18
Iraileko BertsoZalea kalean da. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Taldekako Xilaba, Hitzetik Hortzera,... udazkenak ekarriko duenaren aurrerapen txiki bat dakar berripaperak.

Hilabete honetako alean ateratako poto-finixak ongi laburtzen du Bertsozale Elkarteko bazkideon udazkena: "Beteta dator ikasturte hasiera!", eta, bai, halaxe da, Bertsozale Elkarteko irakasleentzat ez ezik, gainerako lantaldeetako kide eta zaleentzat ere.

Ikasturte hasiera hori izango denaren aurrerapena dakar bazkideek jaso ohi dugun iraileko BertsoZalea berripaperak, ikasturteko lehenak. Txapelketei dagokionez, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta Taldekako Xilaba; telebistan bertsolaritzaren erakusleiho nagusi den Hitzetik Hortzeraren itzulera; eta elkarteak abian jarri dituen bertso-eskola feministak. Horiek dira 206. zenbakiko bazka.

Bertsozale Elkarteko bazkideok jaso ohi dugu BertsoZalea, eta, hala, gure ekarpenarekin gauzatzen ditugun egitasmoen berri jasotzen dugu berripaperarekin. Zuk ere euskal kulturgintzako proiektu interesgarri honetan aletxoa jarri nahi izanez gero, egin zaitez bazkide!

Hementxe duzu berripaperaren 206. zenbakia.