Ikasturteari ere ekin diote bertso-eskoletan

2015/10/09
Heldu zein gaztetxo, denentzat tokia dago bertso zaletasunaren harrobian.

Ikastetxetatik at, badago bertsolaritza lantzeko beste biderik ere. Euskal Herrian barrena hainbat bertso-eskola daude; eta horiek ere ekin diote ikasturte berriari.

Haur zein heldu, denentzat dago tokia bertso-eskolan. Aukera ederra dira zaletzen jarraitu eta bat-batean bertsotan eginez lagunarteaz gozatzeko.

Inguruan zein bertso-eskola dituzun jakin nahi izanez gero, jarri zure herrialdeko Bertsozale Elkartearekin harremanetan:


Arabako Bertsozale Elkartea - araba@bertsozale.eus / 945 01 05 05

Bizkaiako Bertsozale Elkartea - bizkaia.transmisioa@bertsozale.eus / 94 681 2711

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea - gipuzkoa.transmisioa@bertsozale.eus / 943 67 05 75

Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartea - iparraldea@bertsozale.eus / 59 541 504

Nafarroako Bertsozale Elkartea - nafarroa@bertsozale.eus / 948 14 37 47

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea - Transmisioa saila - transmisioa@bertsozale.eus / 943 69 41 29

 

Mapa digital honetan ere baduzu bertso-eskolen argazkia.

2015-10-09

Bertsoa landuz, lagunarte ederraz gozatzeko aukera ematen dute bertso-eskolek