Hitzetik Hortzera Arabako Bertsolari Txapelketako finalean
Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da martxoaren 28an Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan. Bertan ariko dira kantuan Aroa Arrizubieta Barredo, Iñaki Viñaspre Simon, Maddi Agirre Epelde, Martin Abarrategi Sarrionandia, Peru Abarrategi Sarrionandia eta Unai Anda Delika.
Finala zuzenean eskainiko da ETBn: 17:15etik aurrera ETBon1en jarraitu ahal izango da Ilaski Serranok aurkeztuta eta Manu Bendala bertsolariaren analisiekin.
Arabako txapeldunari Gasteizeko Martxoak 3 elkarteko kideek jantziko diote txapela.
Igandean, txapeldunarekin elkarrizketa
Finalaren biharamunean, martxoaren 29an, Hitzetik Hortzera berezia izango da 15:00etan ETB1en. Europa Biltzar Jauregiko bertsoaldiak eta Mirari Martiarenak txapeldunari egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango da.