<!DOCTYPE html> Hernaniko eta Amurrioko jaialdietako bertsoak ikusgai — Bertsozale Elkartea

Hernaniko eta Amurrioko jaialdietako bertsoak ikusgai

2018/01/09
Gabonetan plazaz plaza ibili da Bertsoa.eus.

Urtea bertsotan amaitu eta hasi zuten Hernanin eta Amurrion, eta Bertsoa.eus atariak ez zuen hitzorduotara hutsik egin. Abenduaren 30ean izan zen Hernaniko saioa, Bertsolataren baitan: Agin Laburu, Amets Arzallus, Eli Pagola, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre aritu ziren bertsotan eta botatako aleak ikusgai eta entzungai daude jada.

Amurrion Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalisten saioa egin ohi da. Urtarrilaren 4an egokitu zen eta hango bertsoaldiak ere bildu ditu Bertsoa.eus-ek.

Amurrion BECeko finalisten saioa egin ohi da.