Helduen txandak denboraren makina bilakatu du Getadar

2026/07/28
Getadarko aterpetxean 12-13 urtekoeei lekukoa hartuta egon dira 16 eta 18 urte arteko 42 gazte. Martxan dira azken txanda biak.

Amaitu da Bertso Udalekuetako helduenen txanda. Arabar, bizkaitar, gipuzkoar, lapurtar eta nafarrez osatua izan da taldea, eta haien hezitzaile ibili dira Alaitz Barandiaran Agirre, Aritz Irigoien Kortabarria, Aroa Arrizubieta Barredo, Beñat Astiz Isasi, Izaro Bilbao Arostegi eta Martin Abarrategi Sarrionandia. Sukaldean, garai bateko telesail baten parte izan zitezkeen hiru neba-arreba: Lide, Maider eta Urko Arregi Markuleta.

Hamar egunetan zehar denboraren makina baten parte izan dira, egun bakoitzean garai batean geratuz. Geltoki bakoitzean hainbat dinamika egin dituzte, baita zenbait bisita jaso ere. Ekain Alegre Gilekin abesti bat sortzeko aukera izan dute, kantaldia egin dute Paul Beitia eta Jon Gurrutxaga Urbietarekin eta Palestinaren aldeko flotillako kide den Landerrekin solasaldia izan dute.

Nola ez, bertsolariak ere izan dira txandan: Amets Arzallus Antia eta Nerea Elustondo Plazaola. Ongietorriaren ondotik, elkarrizketa bat egin zieten bertsolariei, eta haiek ezagutzeko tartea izan ostean, bertso-afaria egin zuten. Gaiak jartzeaz gain, gazteetako batzuk haiekin abestera ere animatu ziren.

Oraindik denboraren makinan jarraitu nahi lukeenarentzat bideo bat osatu dute hezitzaileek:

Bertso Udalekuak Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.