Hastear dira Bertso Udalekuak

2022/07/05
Bihar abiatuko dira udalekuak Amaiurren; bost txanda egingo dira guztira.

Parte-hartzaile helduenek emango diote hasiera 2022ko Bertso Udalekuen denboraldiari. Amaiurren elkartuko dira 16 eta 18 urteko gazteak. Uztailaren 15era arte izango dira han, eta elkarren segidan hasiko eta bukatuko dira hurrengo txandak: uztailaren 16tik 22ra izango dira Irañetan 12 eta 13 urte bitartekoak; uztailaren 23tik 27ra eta 27tik 31ra txanda bana egingo da Zuhatzan 9 eta 11 urte bitartekoentzat; eta azkenik, hilaren 25etik 31ra Larraulen elkartuko ditugu 14 eta 15 urte bitartekoak. Guztira, 161 parte-hartzaile eta 31 hezitzaile izango dira Bertso Udalekuetan.

Txanda horietako bakoitzean bina bertsolari agertuko dira, parte-hartzaileei saioa eskaini eta haiekin solasean egitera. Nortzuk izango dira? Eguna hurbildu ahala jakingo dute gazteek.

 

Urtero joaten dira bina bertsolari txanda bakoitzera. / XDZ