Hamar portuak eginak

2019/07/29
Egun bakoitzeko "portu" batean lehorreratu dira Orioko txandako gazteak. Abuztuko azken astean izango da azken Bertso Udalekua Zuhatzan.

Uztailaren 20an hasi eta 29ra arte izan dira 17 eta 18 urteko gazteak Orioko Itxaspe baserrian. Egunero portu berri batean itsasoratu eta lehorreratu dira; egun bakoitzeko, itsasoak ekarritako botila bat, eta hari kortxoa aterata, egun horretan gai izango zuten mezua irakurri dute egunero.

Eli Pagola eta Igor Elortza bertsolariekin egin dute topo portu horietako batean.

Eta orain, Bertso Udalekuek atseden hartuko dute, abuztuaren azken astean azkenekoz itsasoratzeko. Zuhatzan izango dira orduan 9 eta 11 urte bitarteko gazteak.

 

Eli Pagola eta Igor Elortza, Orioko Itxaspen. / XDZ