Guztia prest Euskal Herriko Eskolartekorako

2023/05/29
Datorren larunbatean, ekainaren 3an, jokatuko da Euskal Herriko Eskolartekoa, Iurretan. Argitu da zein hamar bertsolari ariko diren kantuan.

Lurraldez lurralde jokatutako Eskolartekoetatik sailkatutako hamar bertsolari gazte ariko dira kantuan ekainaren 3an, Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoiko oholtzan. Apirilean hasi eta orain arte egin dira Eskolartekoak, eta zehatzu dira lurralde ezberdinetako ordezkariak.

Gipuzkoatik June Aiestaran eta Danel Etxeberria ariko dira; Nafarroatik Kattin Madariaga eta Eki Mateorena; Arabatik Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi; Bizkaitik Haizea Telleria eta Ixone Asategi; eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako ordezkariak Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona izango dira.

Giro politean jokatu dira Euskal Herri osoan Eskolartekoak, bai kanporaketak eta baita finalak ere. Horregatik, Iurretako finalean ere herrialdeetan izandako giro beroa izatea espero da.

Gonbidapenak bertsosarrek.eus atarian

GONBIDAPENAK
HEMEN

Sarrera doan izango da eta gonbidapenak dagoeneko eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. 11:30ean hasiko da Eskolartekoa Iurretako frontoian, eta saioa amaitutakoan mokadua eskainiko da; bertaratutakoen artean zozketa ere egingo da.

Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantziko dio txapela txapeldunari; txapeldunordeari, aldiz, Bertsozale Elkarteko lehendakari taldeko Xabi Igoak emango dio saria. Bestelako sariak ere izango dira, parte hartzaile guztientzat.

Iurretarako gonbidapenak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke.