Gorozikako bertso-udalekuetan Elustondo eta Igoa bertsotan

2016/07/26
Nerea Elustondo eta Xabi Igoa bertsolariak atzo izan ziren Muxikan, Gorozikako aterpetxean, bertso afaritan.

16-17 urteko 25 laguneko taldea zuten zain Nerea Elustondok eta Xabi Igoak Gorozikan (Muxika, Bizkaia); Araba, Nafarroa, Lapurdi, Bizkaia eta Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteak denak ere. Ez dute egunik (ez eta gaurik ere) alferrik galtzeko: antzerki eguna, beldur gaua, Gernikara irteera, Oskar Estangarekin txandako kantuaren grabaketa...

Gazte talde honekin gozatzen ari den begirale taldea Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal, Peio Ormazabal, Maddi Sarasua, Koldo Gezuraga, Jokin Bergara eta Josune Arakistainek osatzen dute. Sukaldeko deliziak Eñaut Asurabarrenak eta Mariñe Arbeok prestatzen dituzte. Ostiralean itzuliko dira etxera, makilaje arrastoak, lagunen sinadurak eta 7 egun ametsetan pasa izanaren lo-faltarekin. 

15-16 urte bitarteko 25 lagun daude Gorozikan.