Giro ederrean joan da Bertso Eguna

2024/01/30
Larunbatean ospatu genuen aurtengo Bertso Eguna, Gernika-Lumon. Bertso eta trikiti doinuek girotu zuten eguna.

Egun osorako egitaraua geneukan prestatuta aurtengo Bertso Egunerako, eta egunak ez du huts egin. Larunbatean, Lilibertso bertso eskolarekin elkarlanean, Bertso Eguna izan genuen Gernika-Lumon. Herriko kaleak bertsoz eta kantuz alaitu ziren, eta jendez bete. Goizean goizetiko egitaraua zekarren egunak: Muxikan hasi eta Gernika-Lumoraino.  

Muxikan hasi zen eguna, bertan izan baikenuen Garriko bertso eskolari omenaldia. Bertako kide izandako zenbait bertsolarik hartu zuten hitza, eta bertso sortak ere abestu genituen. Handik, Gernika-Lumorantza jo genuen, poteora. Tabernaz taberna ibili ginen, trikiti eta pandero doinuek lagunduta, Astrara heldu arte. Bertan genuen bazkaria zain. 

Bazkalosterako giroa beroa zegoen, eta bertso saiorako gogoa nabaria zen. Are, bazkaltzen geratu ez zen jende ugari gerturatu zen bertso saiora. Bertan, Sustrai Colina, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza ibili ziren bertsotan, eta Aitor Etxebarriazarraga gai jartzen. 

Behin saioa amaituta, DJ Bullen txanda izan zen, eta gauerdira arte aritu zen Astra girotzen.

Egunak eman zituen argazkien galeria osatu dugu. Egiin klik estekan argazkiak ikusteko.

Muxikako Ariatza auzoan, Garriko bertso eskolari omenaldia egin ondoren.