Euskal Herriko Eskolartekorako sarrerak dagoeneko eskuragai

2023/05/23
Ekainaren 3an jokatuko da Euskal Herriko Eskolartekoa Iurretan. Sarrerak doan dira eta eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Udaberriko ohiko hitzordua izaten da Euskal herriko Eskolartekoa. 14 eta 18 urte bitarteko Euskal herri osoko gazteak elkartuko ditu 35. edizioak. Iurretan izango da aurten ere eta ekainaren 3an ospatuko da. Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako ordezkariak zein izango diren jakin dugu azken astetan eta datorren asteburuan jokatuko dira Bertsulari Gazteen Xapelgoa eta Bizkaiko Eskolartekoaren finalak.

Gipuzkoakok ordezkariak June Aiestaran eta Danel Etxebarria izango dira. Nafarroakoak Kattin Madariaga eta Ekhi Mateorena, eta Arabakoak Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi.

Bizkaiko Eskolartekokaren finala maiatzaren 27an, larunbata, egingo da Gernika-Lumoko Astran. Goizeko 11:30ean ekingo diote bertsolari gazteek lanari.  Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoari dagokion Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finala Itsasun izango da maiatzaren 28an. 11:00etatik aurrera ariko dira kantuan Itsasuko Sanoki gelan. 

Sarrerak
hemen.

Gonbidapenak eskura dagoeneko

Sarrera doan izango da eta gonbidapenak dagoeneko eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Ekainaren 3an 11:30ean hasiko da Euskal Herriko Eskolartekoa Iurretako frontoian, eta saioa amaitutakoan mokadua eskainiko da eta bertaratutakoen artean zozketa egingo da.

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dugu gazteen bat-bateko bertsolari txapelketa;  aurten ere Iurretako Udalaren laguntza izango du Euskal Herriko Eskolartekoak. Bertsozaletzea eta gazteei jendaurrean kantuan hasteko aukera ematen du helburu egitasmoak. Bat-bateko txapelketa honetaz gain, lurralde bakoitzean bestelako ekintzak ere egiten dira Eskolartekoari lotuta: idatzizko txapelketa edo adin txikiagokoentzako lehiarik gabeko topaketak.

Iurretan egingo da aurten ere Euskal Herriko Eskolartekoa.