Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ikus-entzunezkoen teknikaria behar du
2026/05/19
Curriculum Vitaeak eta motibazio gutunak aurkezteko azken eguna 2026ko maiatzaren 31 da.
Lanpostuaren eginkizunak:
Bertsozale Elkartetik pentsatzen eta garatzen diren ikus-entzunezko proiektuen lan teknikoa eta zabalkundea, nagusiki bertsoa.eus webgunerako eta Hitzetik Hortzera telebista saiorako. Hala ere, Bertsozale Elkarteak ekoizten dituen bestelako ikus-entzunezkoetan ere hartuko du parte.
Lanpostua Komunikazio eta Hedapen sailean kokatuko da.
Eginkizun nagusiak:
- Bertso saioen grabazio lanak.
- Ikus-entzunezko edukiaren edizio lanak.
- Ikus-entzunezko proiektuen post-produkzioa.
- Sare sozialetarako ikus-entzunezko edukien sorkuntza eta kudeaketa.
- Erredaktore lanak.
Eskatzen da:
- Bertsogintzaren ezagutza.
- Euskal Kulturgintzaren ezagutza.
- Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea.
- Ediziorako programen ezagutza: Final Cut, Photoshop edota antzerakoak.
- Ikus-entzunezkoak askotariko euskarrietan sortzeko gaitasuna eta bisioa.
- Jarrera konprometitua eta euskara ondo menderatzea.
- Komunikaziorako, jendaurreko harremanetarako gaitasuna.
- Gidatzeko baimena eta autoa.
- Urteko zenbait asteburutan lan egitea. ;)
Kontuan hartuko da:
- Bertsozale Elkartea eta bertsogintzaren ekosistema ezagutzea.
- Bertsozale Elkartearen zehar-lerro estrategikoen inguruko formazioa: feminismoa, lurraldetasuna eta belaunaldiartekotasuna.
- Elkartegintza ikuspegia eta ezagutza.
- Kazetaritzari eta ikus-entzunezkoen lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
- Gizarte mugimenduetan eskarmentua.
- Hizkuntzen ezagutza.
Eskaintzen da:
- Egun osoko lan kontratua Amasa-Villabonako egoitzan.
- Ikus-entzunezko proiektuek aldian-aldian eskatzen dituzten joan-etorriak egoitzatik kanpora.
- Lan ordutegi malgua.
- Hasteko aurreikusitako data: 2026ko ekainean.
Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2026ko maiatzaren 31 baino lehen ondorengo helbideetara:
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Kale Nagusia 70, Amasa-Villabona (Gipuzkoa)
- koordinazioa@bertsozale.eus
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 694129 telefono zenbakira.