<!DOCTYPE html> Eskolartekoaren arrastoa, Bertsoan — Bertsozale Elkartea

Eskolartekoaren arrastoa, Bertsoan

2016/06/06
Durangon Amurizari omen eginez antolatutako ekitaldiak ere aintzat hartuko ditu sareko plazak.

Iragan larunbatean Ereñotzun ospatutako Eskolartekoaren bat-bateko txapelketa izango da protagonista nagusi Bertsoan. Oholtza gainean botatako bertsoaldiak izango dira entzungai eta baita protagonisten hitzak ere.

Bestalde, Durangon hainbat ekitaldi antolatu dira Xabier Amurizari loturik; ekainaren erdialdean izango dira ekitaldiok eta horien inguruko xehetasunak bilduko ditu sareko plazak.

Astea amaitzeko, Lazkao Txiki eta Sebastian Lizasoren bertsoaldia berreskuratuko du oroitzapenen kutxatik Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz. Gainera, asteburura begira jarriko da Bertsoa, datozen egunetan izango denaren agenda aletuz.

Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finalean izan zen Bertsoa.