Durangoko Azokan egongo gara gaurtik igandera bitartean

2013/12/05
Aurten ere Bertsozale Elkarteak eta Lanku argitaletxeak postua izango dugu Durangoko Azokan. Bertsolaritzari buruzko hainbat argitalpen izango dira kontsultagai eta eskuragarri bertan. Bertsolaritza irakasteko material didaktikoaz gain, hainbat KD, DVD eta liburu interesgarri topatuko dituzue Goienkale 67 helbidean kokatuta dagoen stand-ean.

Aurtengo nobedadeen artean, han izango duzue Bapatean 2012 KDa. Plazetako urteko bertsogintzaren isla da Bapatean bilduma. KD honetan aurkituko dituzu ohiko liburua eta 51 bertsoaldi; PDF eta MP3 euskarrietan, hurrenez hurren.

Xabier Amurizaren "4 x 4 operazioa" ere bertan eskuratu ahal izango da.