Bizkaiko Eskolarteko finaleko bertsoak, sareko plaza digitalean

2018/05/07
Bertsoa.eus atarian argitaratu ditugu atzo Balmasedan botatako bertsoak. Gainera, han gauzatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioa eta hura ere jarraitu zuen hedabideak.

Eskolartekoa bere bidea egiten ari da egunotan pixkanaka, lurraldeetatik hasi eta Euskal Herri mailako festaraino iritsi arte. Atzo, igandean, egin zen Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala eta Bertso Eskolen Eguna Balmasedan. Gorka Pagonabarraga izan zen nagusi, Iruri Altzerrekak jarraituta. Han izan zen Bertsoa.eus eta finalean kantatutako bertsoak eskura jarri ditugu gaur bertan. Bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioa ere gauzatu zen toki eta egun berean; hango berri eta oholtzaratutako bertsoaldiak ere izango dira entzungai sareko plaza digitalean.

Plazatik Gaztetxera, Oholtzapetik, Lazkao Txiki bertso paper lehiaketa eta beste horrenbeste ere izango dugu hizpide aste honetan Bertsoa.eusen. Jarrai gaitzazu!

Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finaleko bertsoak, entzungai.