<!DOCTYPE html> Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren biharamuna, Bertsoan — Bertsozale Elkartea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren biharamuna, Bertsoan

2016/12/19
Finaleko bertsoaldiak, saio osteko prentsaurrekoa eta Etxahun Lekue txapeldunari egindako elkarrizketa bilduko ditu sareko plazak.

Larunbatean jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalak arrastoa izango du astearen hasieran Bertsoan, sareko plazan. Saioan botatako aleak, prentsaurrekoan finalistek egindako adierazpenak eta Etxahun Lekueri egindako elkarrizketa izango dira ikusgai eta entzungai.

Asteburuaren atarian gauzatu ziren Nafarroako Bertsolari Txapelketako kanporaketaren eta Zarauzko Kopla Txapelketaren ingurukoak ere bildu ditu sareko plazak. Halaber, entzungai izango da duela zenbait egun Bilbon izandako saio musikatua. Ainhoa Aranburu bertso-saioetako aurkezleari elkarrizketa egin dio Bertsoak eta hori ere entzungai izango da aste honetan.

Bat-bateko beste hainbat albiste, Hitzetik Hortzeraren aurrerapena eta bertsoaldi historikoa, besteak beste, Bertsoan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Bertsoan