Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran

2018/12/13
Igandeko saioaz gainera, larunbatean bertan ere egongo da finala zuzenean jarraitzeko aukera Euskal Telebistan, ETB4 katean.

Hiru finalaurreko jokatu ostean osatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea: Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri “Abarkas” eta Aitor Bizkarra Ruiz dira oholtzara igoko diren bertsolariak. 17:00etan hasiko da finala Miribillako Bilbao Arenan eta 21:30ak aldera jakingo dugu txapeldunaren izena.

Finala izango du protagonista aste honetako Hitzetik Hortzerak. Egunean bizitako giroa ikusi, bertsoaldi onenekin gozatu eta oholtza gainean bertsotan aritu diren protagonisten hitzak entzungo ditugu ohi bezala, igandean, 15:00etan, Euskal Telebistako lehen katean; eta, gerora, ere ikusgai izango da EITB Nahieran gunean.

Larunbatean ere zuzenean ikusgai

Ilaski Serranok aurkeztuta eta Igor Menika iritzi-emaile lanetan dela, 16:55ean hasiko da finalaren zuzeneko emanaldia larunbatean: telebistan ETB4 katean eta Interneten eitb.eus atarian eskainiko da.

Larunbatean, 17:00etan, izango da finala Miribillako Bilbao Arenan.