Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak

2019/02/19
Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da.

Agenda, argitalpenak, biografiak, bertsoaldiak,… askotariko datuak eta dokumentuak aurkitzeko aukera ematen du Bertsolaritzaren Datu Baseak. Horietan hobeto moldatzeko egokitzapen lanak bideratu ditugu Xenpelar Dokumentazio Zentrotik.

Bilaketak errazago egin ahal izango ditu aurrerantzean erabiltzaileak. Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da. Gainera, zerbait zehatza bilatzen ez duenarentzat ere erraztasun handiagoak eskainiko ditu aurrerantzean, emaitzak mugatzeko, aldi berean aukera daitezkeen hainbat iragazki eskainiko baititu.

Gehiago, www.mintzola.eus atarian.