Bihar abiatuko dira bertso-udalekuak

2015/07/02
Orioko egonaldia izango da lehendabizi eta gerora hasiko dira Irañeta, Maule, Muxika eta Zuhatzakoa.

Hemen dira bertso-udalekuak. Bihar zabalduko ditu ateak Orioko Itxaspe baserriak lehen taldea hartzeko. Uztailaren 3an hasi eta 12ra bitarte bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozatzeko aukera izango dute 12 eta 14 urte bitarteko gazteek; hori guztia udalekuek berekin dakarten aisialdi giroarekin eta ekintzekin: jolasak, txangoak, kirolak…

Oriokoaren ondotik beste lau txanda ere izango dira, herrialde ezberdinean bakoitza: Irañetan, Maulen, Muxikan eta Zuhatzan. 9 eta 18 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte txanda horietan.

Bertso-udalekuak egiten diren 18. aldia da. Herrialde ezberdinetako gazteen arteko harremana sustatzeko, tokian tokiko eragileak ezagutzeko eta ongi pasatzeko aukera ematen dute udalekuek, bertsolaritzaren inguruan.

2014an Zuhatzan izandako bertso-udalekuak