Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia, martxoaren 15ean

2020/02/18
Senperen elkartuko gara bazkideok, Amotze auzoko Larraldean kokatuta dagoen Bertsularien Lagunak Elkartearen egoitzan.

11:00etan egingo dugu hitzordua martxoaren 15ean, igandez aurtengoan. Senpereko Amotze auzoko Larraldea etxean egingo dugu Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia; Bertsularien Lagunak Elkartearen egoitzan, alegia.

Ohi bezala, 2019an egindakoei eta kontuei erreparatuko diegu eta 2020ko egitasmoa ezagutuko dugu. Batzarra amaituta, bazkideok elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dugu: 14:30ean, Sarako Pleka Trinketean. Hala, geratzeko asmoa duzuenok izena eman behar duzue +34 943 69 41 29 telefono zenbakira deituta edota helbidera idatzita, martxoaren 6a baino lehen.

Aurretik, lurraldez lurralde

Arabako eta Nafarroako bertsozale elkarteen batzarrak egin ditugu dagoeneko: urtarrilaren 18an eta 25ean egin genituen. Aste honetan izango da Bertsularien Lagunak Elkartearen biltzarra: Larraldean elkartuko gara, ostiralean, 18:00etan hasita.

Gerora iritsiko dira Gipuzkoako Bertsozale Elkartearena eta Bizkaikoarena: lehena, martxoaren 5ean gauzatuko dugu Amasa-Villabonako Subijana etxean, 18:30etik aurrera; eta martxoaren 14an egingo dugu bigarrena, 10:30ean hasita, Getxoko kultur etxean.

Iaz Berrizen egin genuen Batzar Nagusia. / XDZ