Bertsolataz aritu dira Hernaniko bertso-eskolakoak, Bertsoan

2016/01/05
Gabonetan Aramaion eta Elgoibarren izandako saioak ere entzungai daude sareko plazan.

Hernaniko bertso-eskolarekin solasean aritu da Bertsoa, sareko plaza. Bertsolatak egitasmoaren inguruan aritu dira Iraulio Panttalone bertso-eskolako Arnaitz Lasarte eta Oier Iurramendi, baita Hernanin bertsozaletasunak hartu duen goranzko joeraz.

Urtea bertsotan agurtu eta hasteko aukerarik ez da falta izan Euskal Herrian eta horren isla ere badugu Bertsoan: Aramaion eta Elgoibarren egunotan izandako saioak baitaude entzungai bertan. Ostegunean, umoreak bertsotan duen tokiaz ariko da sareko plaza.

Ostiralean, ohi bezala, atzera begirakoa egin eta duela zenbait urteko bertsoaldia berreskuratuko du Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz.

Hori guztia eta bertsolaritzak bat-batean dakarrena, Bertsoan.

Elgoibarko eta Aramaioko saioak Bertsoan ikusgai