Bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko sariak

2014/10/29
Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko helburuarekin, 2014an 2.000 €ko hiru sari esleituko ditu. Eskariak azaroaren 17a arte aurkez daitezke.

Deialdi honetan, master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina besteikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusia bertsolaritza bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua.

Eskariak aurkezteko epea: 2014ko azaroaren 17a arte.

Hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko eguna: 2014ko azaroaren 28a.

Ikerketa lanak amaitzeko epea: 2015eko ekainaren 15a.

Informazio gehiago, hemen.

EHU, Mintzola eta Mikel Laboa Katedrako ordezkariak