Bertsolaritzari buruzko ikerketa berriak ezagutzen

2019/11/19
Abenduaren 4an Amasa-Villabonako Subijana etxean izango da horretarako hitzordua, 18:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da, eta interesa duen edonor dago gonbidatuta.

Sei ikertzaileren lanak eta bi liburu izango ditu mami aurtengo udazkenean antolatutako mintegiak. Azken udazkenetan urtero antolatu dugu hitzaldi sorta Mintzola Ahozko Lantegitik UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin batera, eta Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkartearen laguntza batu zaigu aurten.

Mintzolak eta Laboa Katedrak deitutako proiektu sarietan onuradun izandako Kepa Matxain eta Jon Gurrutxaga, Maialen Akizu, Elixabete Perez, Antxoka Agirre eta Eñaut Agirre izango ditugu ikertzaile gonbidatuak; azken honek bertsoak ere ekarriko dizkigu. Gainera, saioa biribiltzeko, Gradu Amaierako Lanentzako I.Saria ere banatuko dugu.

Abenduaren 4an, Amasa-Villabonako Subijana etxean izango da hitzordua, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa da, eta interesa duen edonor etor daiteke. Gorde eguna!

Azken udazkenetan errepikatzen den hitzordua da. / XDZ