Bertsolari gazteek dute hitza aste honetako Hitzetik Hortzeran

2016/02/25
Eli Pagola eta Maialen Akizu plazetan abesten hastearen esperientziaz ariko zaizkigu.

Plazarik plaza dabiltzan bertsolariek ibilbide bat izaten dute mikrofono aurrean jartzerako. Nolakoa da bertsolari gazteen plazaratzea? Euren esperientziaz ariko dira aste honetako Hitzetik Hortzeran Eli Pagola eta Maialen Akizu bertsolariak. Tartean, bien bertsoaldiak entzuteko aukera ere izango dugu Donostiako Basque Culinary Centerren eta Lezon egindako saioetan. Horrez gain, aste honetako bertsoaldi historikoan Amets Arzallusek, Iñaki Gurrutxagak eta Jon Martinek 2005eko Bertso Egunean gazteen arazoez osatu zuten bertsoaldia ekarriko du gogora telebista-programak.

Aste honetan ere, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en, eta sarean, noiznahi, www.eitb.tv atarian.

Basque Culinary Centerreko saioko bertsoaldiak izango dira ikusgai