BertsoJazzeko bertsoaldiak aste honetan sareko plazan

2016/10/10
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Xilaba Bertsulari Xapelketa izango dira protagonista nagusi datozen egunotan Bertsoan.

Uztailaren ondarrean egin zen Donostiako Victoria Eugenian BertsoJazza eta han botatako aleak berreskuratuko ditu Bertsoak bihar, asteartean. Gaur Iurretako saiokoak izango dira entzungai eta asteazkenean, aldiz, Xilabako lehen finalaurrekoan, Baigorrin, botatakoak.

Asteburu honetan helduko zaio berriro Bizkaiko Bertsolari Txapelketari eta saioaren ingurukoak aurreratuko dizkigu Bertsoak, baita Xilabaren bigarren finalaurrekoaren ingurukoak ere.

Bestalde, Hitzetik Hortzera saioak ekarriko duenari erreparatuko zaio eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin, duela zenbait urtetako bertsoaldiak berrartuko dira.

Iurretako bertsoaldiak entzungai daude Bertsoan